miércoles, 17 de febrero de 2010

AMATXI PIRATA - JABIER MUGURUZA



Amatxi pirata
lastozko sonbreroz
Hendaiako hondartzan
Ondoan dabiltzan
umeen antzera
ertzean plisti-plasta
Amatxi pottoka
zerbait izkutatuz
min zaharra gogoan
Eta Europan barrena
leku izenak aldatuz
biok far batean
Edota etxean
zer moduz ttikiak
pintxo eta ardoa
Andre-piruleta
haurtzaro gabea
amatxi madama

Orain utzidazu laztantzen
itsasoko urak bezala
isil-isil, xamur-xamur
itsasoko urak bezala
Inork ez dizu
minik egingo
egon lasai.


Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta urduri nengoen, ez nekien zergatik... Eta, bat-batean, jira egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan.
-Alto! Geldi hor!
Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela ikusi nuen, edo hobeto esanda, hasieran linternaren argiak itsutu egin ninduen, eta gero beste eskuan pistola bat zuela ikusi nuen. Eta gero, pum! pum! pum! oihu egin zidan, eta gero, ja! ja! ja!..., barre-algaraka hasi, eta benetako pistola bat zen, hori da okerrena, jostailu bat ez zela, horretaz berehala konturatu nintzen. Geroxeago, hartzeko pistola lasai, eskaini zidan berak, eta nik hasieran ezetz, handik alde egin nahi nuela, baina, azkenean, jakin-minez edo, neuk ere pistola hura nire eskuetan hartu nuen. Dexente pisatzen zuen, eta beltz-beltza zen, ikaragarria.
-Zer iruditzen zain? Ez al dun guai?


«Liburu batean amona bizikletan ibili zen, beste batean aitona parapentean; liburu honetan, berriz, aitona eta amona udalekuetara joango dira, beren biloba Libe bisitatzera», dio, liburuaren kontrazaleko testuak. «A zer-nolako komediak hara heltzeko! Etxeko txakurra ere beraiekin eraman zuten. Aitona eta amona ez ziren geldi egon udalekuetan, bilobarekin batera iragan zituzten egunetan. Ez horixe! Trilogiako hirugarren liburu honetan ere umorea eta halako ironia fin bat nagusitzen dira».


Amak egunerokotasunak ito ez dezan, opor egun batzuk behar ditu. Horregatik eramango du bere seme Peru amonaren etxera, nahiz eta mutikoa gogo handirik gabe joan.

Hala ere interesgarria suertatuko zaio Peruri amonaren etxean egingo duen egonaldia. Laranja koloreko bi arrain txiki ezagutuko ditu han; eta sekretu txiki bat ere deskubrituko du: amonak nobioa duela.


Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona?
[Enkarni Genua] 8,00€
ISBN:84-9746-356-0
Zergatik bizi da basoan Txanogorritxoren amona?

"AMA: Zer, Xabi, azkenean enteratu al zara? Zergatik bizi da amona basoan? XABI: Ez dakit, eta berak ere ez. Beti hor bizi izan dela dio, eta gustura gainera. AMA: Orduan lasai geratu zara. XABI: Bai, zera! Lehen baino okerrago. Txanogorritxoren amona behintzat pozik bizi da, baina… AMA: Baina zer? Zer gertatzen da orain? XABI: Bada, Txanourdintxoren amonari inork ez dio bisita miserable bat ere egiten, eta ezta ere Txanoberdetxoren aitonari… AMA: Eta nola dakizu hori?". 7-10 urte bitartekoentzat


Behin batean herensuge batzuk etxe baten gainean kabia egin zuten. Herensugeak joan zirenean arrautz bat utzi zuten eta ireki zenean herensuge-kume bat irten zen. Egun batean ekaitz batek herensuge-kumea amona Blasiren balkoira bota zuen. Amona Blasik ez zuen ondo ikusten eta herensuge-kumea katua zela pentsatu zuen. Zer gertatuko da?

Badira bost urte aitona hil zela, baina amonari ametsetan azaltzen zaio. Izugarrizko planak egiten dituzte bien artean. Baina dena ez da amets hutsean geratzen, plan horiek aurrera eramaten saiatzen dira biak. Ez da erraza, ordea, hildako aitona oraindik munduan dabilen amonarekin elkartzea. Horixe da ipuin honen gakoa. Egile onen liburu gehienetan bezala, umorerik ez falta ipuin honetan ere. Titulotik hasi eta azken punturaino testu erakargarri eta fina aurkituko du irakurleak bertan.



Ezagutu nuen herrialde bat non Txano Gorritxoren istorioa beste era batera kontatzen zuten, ipuinarekin puzzle bat eginez bezala. Istorioa desberdin samarra zen, amona ere desberdina, eta gurasoak, berriz...

AMONA JOSEPA - JCLIC